Baliabideak

Narrazio Inklusiboen Gidaliburuak narrazio inklusiboen sorrerarako metodologiak, dinamikak eta prozesuak proposatzen ditu, zenbait kulturatako pertsonen arteko elkarrizketa, jakintza eta elkarreragina sustatzeko.

Gidaliburuak tailerrak eta lan-prozesuak bultzatzen ditu, giza taldeen eta pertsonen gaitasun zein trebetasun sortzaile eta komunikatzaileak garatzeko.

Gidaliburuak metodologiak eta lan-dinamikak eskaintzen ditu, era guztietako narrazioak sortzeko. Grabatzeko, elkarrizketak egiteko eta bideoak muntatzeko eskuliburuak eta komunikazio-txosten zabala ere eskaintzen direnez, oso erabilgarriak izango dira kulturartekotasunaren arloko sentsibilizaziorako eduki eta narrazio digitalak sortzeko orduan.