Úbiqa

Zer

Úbiqak komunikazio sozialerako eta narrazio digital berrien sorrerarako partaidetzazko proiektuak egiten ditu. Proiektu horiek pertsonen eta giza taldeen prestakuntzarako prozesuetan daude oinarrituta, euren ikuspegitik errealitateari buruz zer uste duten adierazteko aukera izan dezaten.

Zertarako

Lan-metodologia tailerren bidez hedatzen da, eta bertan proposatzen diren dinamikek gai zehatzak jorratzea eta ingurunea aztertzea dute helburu. Era berean, giltzarri teoriko/praktikoetan ere sakontzen da, kalitateko eduki eta narrazio digitalak sortzeko.