Zer den Wapishi

“Wapishi: gure etorkizunaren emakume sukaldariak” (wapishi, emakume sukaldariak, swahiliz) prototipoa da, eta Espezien Merkatuaren sustatzaileak diren emakume etorkinen taldeak lanaren arloan daukan ordezkaritza jorratzea dauka xede. Hain zuzen ere, esperientzia gastronomiko kulturaniztuna da, eta igandero egiten da Bilboko Harrobi plazan.

Nadia

Aljeria

4 seme-alaba ditu. Orain dela 18 urte gurutzatu zuen muga, eta, zenbait hiritan bizi ondoren, Bilbora iritsi zen.

Gozo-denda edo ile-apaindegia ireki nahi luke, berton edo bere sorterrian.

Teresa

Guinea Bissau

Alaba bat dauka, eta semea izango du laster, haurdun dago-eta. Aitarekin joan zen sorterritik, ikasi egin nahi zuelako.

Bilbora etorri baino lehen, bi urtez bizi izan zen Portugalen.

Siham

Maroko

Bere familiarekin etorri zen ikastera eta bizimodu lasaiaren bila.

Sukaldaritza eta bidaiak ditu gogoko.

Elsabeteh

Etiopia

Etorkizun hobearen bila etorri zen. Orain berarekin bizi diren bi seme-alaba ditu.

Oso-oso gustuko luke berriro ikastea eta bere negozioa edukitzea.

Rocío

Kolonbia

2001. urtetik dago Bilbon. Bi seme-alaba ditu.

Bi liburu idatzi ditu, eta, Elsabetehekin batera, Babel Munduko Emakumeak erakundeko kidea ere bada.

Asther

Etiopia

Erizaintzako laguntzailea da. Senarra militarra zenez, sorterritik alde egin behar izan zuten, eta bertora etorri ziren bi seme-alabekin.

Sukaldaritza eta dekorazio ditu gogoko.

Daba

Senegal

Bilbon finkatuta zegoen osaba bisitatzera etorri zen, eta berton geratzea erabaki zuen.

Zaintzailea eta sukaldaria da, eta oso gustuko luke bere jatetxea irekitzea.

Nina

Georgia

Bere sorterriko gobernua aldatu ondoren, senarrak herrialdetik ihes egin behar zuen arrazoi politikoengatik, eta Bilbora etorri zen. Bi urte geroago, Nina eta bere hiru seme-alabak etorri ziren.

Kulturologoa den arren, moda-diseinugilea izan nahi luke.

Bere proiektuko emakume narratzaileak

Proiektu hau lankidetzapean eratu da Espezien Merkatuko emakume sustatzaileekin, eta merkatuaren zabalkunderako eta komunikaziorako plataformaren hazia eta abiapuntua da.

Proiektuaren garapenean geureganatutako ikaskuntzaren bitartez, emakumeak euren jabekuntza ekonomiko eta sozialaren narratzaileak eta ahotsak izatea daukagu helburu.

Úbiqa-k egindako proiektu bat Koop SF34-ren kolaborazioarekin.